XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nor igoko da / Jainko Jaunaren / mendiraño? dagon tokian / nor sartuko?.

Eskuak eta / biotza garbi / dabillana,/ gezurretara / ez doana.

Egingo dio / Jainkoak ari / ongi ari,/ emango dio / Jaunak sari.

Jainko Jaunaren / begitartea / noiz nun goza, olakoak bai / badabiltza.

Ateak zabal,/ ateak altxa,/ eldu baita ospe aundiko / erregea.

Nor ote da ba / ospe aundiko / erregea?Jainko Jaun ezin / garaitua.

Ateak zabal,/ ateak altxa,/ eldu baita ospe aundiko / erregea.

Nor ote da ba / ospe aundiko / erregea? zeruetako / Jainkoa.

Aintza Aitari,/ gizon egin dan / Semeari / ta Espiritu / Santuari.

Len zan bezela / Aieri aintza / orain ere,/ ala dedilla / betiere.